XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorengo isiltasunean, agurea, behi talde bat bere gainetik pasatu zain egon den cow-boyaren antzera altxatuko zen.

Arropak astindu, zaurituta ote zegoen ikusteko besoak eta hankak aztertu, linterna jaso, hutsik zegoen eskailera argitu eta buruari eraginez, gauza bat ulertu ezin duenaren keinua egingo zuen.

Orduan bere zaintokira itzuli, artean pattarrez erdi beteta egongo zen botila jaso eta gertuen zegoen zakarrontzian botako zuen.

- Sekula ez berriro -ziurtatuko zuen.

Hantxe eserita, Warren, irribarrez zegoela konturatu zen.

Azkar-azkar, bere ingurura begiratu zuen, ea norbait konturatu ote zen.

Izeba Piperrauts oraindik ate ondoan zegoen.

Weeziek burua bestaldera begira zuen.

Gurpil-aulkiko aitona lokartuta geratu zen.

Zine kritikoek filmea originala eta sakona zela esango zuten.

Hau baieztuko zuten: Primerako efektu bereziak.

Gustora ikusiko zuen filme hura; horra bere filme bakoitzaren froga: hura ikustearren, norbera ordaintzeko prest egotea.

Jakina, zenbait arazo konpondu beharko ziren.